HEGAZTI SARRASKIJALEAK
Natur Eskolan hegazti sarraskijaleei buruzko erakusketa ikusteko aukera izan genuen. Besteak beste, abere hilak kontsumitzen dituztela, eta gaixotasunak eta izurriteak ekiditen laguntzen digutela ikasi genuen. Hala nola, hildako animaliak antzematen lehenak korbidoak izaten direla (erroi, bele, mika), gero sai handiak noiz etorriko zain egoten direla, zarataka eta gorpu inguruan dantzan. Ugatza omen da bazka honetan azkena, hezurrak jaten dituena.
Betiko moduan, oso interesgarria izan zen bisita, eta gainera opari egurrezko giltzatakoa eman ziguten.
















