miércoles, 16 de mayo de 2018

ORIO


Kaixo, lagunok!


Maiatzaren 3an Oriora joan ginen lehen zikloko ikasleak. Ostegun goizean euria erruz ari zuen arren, Urgaingo ikasle-irakasleak ez ginen ikaratu, ez horixe! Autobusa hartu eta Oriorantz abiatu ginen. Iritsi ginenean laino beltzak eta euria goian-behan genituen zain, horregatik maletak aterpetxean utzi ondoren frontoira joan ginen. Bertan, begiraleekin aparejuak egiten hasi ginen. Han bertan bazkaldu genuen, eta ondoren Orioko plazan jolas bat egin genuen. Meriendatu ostean, oinez itzuli ginen Txurrukako aterpetxera. 
Afaldu aurretik, jolasteko aukera izan genuen. Oso ondo pasa genuen!

Hurrengo egunean Zumaiara joan ginen, eta han arrantza egin genuen gure aparejuekin. Barkuan bueltatxo bat egiteko aukera ere izan genuen, eta primeran pasa genuen!





















lunes, 14 de mayo de 2018

IGERIKETA IKASTAROA


Apirilean igeriketa ikastaroa  egin genuen bigarren mailako ikasleok igerilekuan. Primeran pasa genuen, eta jada esan dezakegu igerilari trebeak bihurtu garela. Gurasoek lanak izango dituzue udan seme-alabei uretan jarraitzen!